Egunkariari buruzko programa Albisteak 2.0 emankizunean

Astero Patxi Gaztelumendi eta Galder Gonzalezek Hamaika telebistan egiten duten saio berezian, Egunkaria kasua aipatu zuten. Duela 20 urte sortutako kazetari buruz, Igor Elortzak egindako bertsoekin hasi zen saioa.
Aurkezleek egunkari zaharrak eskutan, Egunkaria auziari buruz mintzatu ziren. Gero, Zuzeu.com edota euskalmapa.com bezalako proiektuei buruz berba egiteko.


albisteak 2.0

posted by #libre in berriak, libre and have No Comments

Egunkaria libre, zelan bestela?!

Egunkaria auzia amaitu da. Libre Egunkaria, libre auzipetuak.
Egindako kaltea ordaindu ezina den arren, zazpi urteren ostean, badirudi amesgaiztoa bukatu dela.

Txalo bero bat, zorionak auzipetuei, eta zorionik beroena defentsa burutu duten profesional taldeari.

Elkartasunak irabazi du auzi hau ere.

Txalo zaparrada, euskal kultura, munduko jende solidario…. mundu guztiari.

posted by #libre in berriak, libre and have Comment (1)

otsailak 20: 7 urte Egunkaria itxi zutela


2003ko otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon EGUNKARIA.
Dena esan dagoen arren, azken hitza beti besteek dute.
Orain ere, Egunkariaren alde argi eta garbi adierazi garen arren, Madrilen dute ematekoa azken berba.
Egunkaria Libre! ozen eta maiz esan dugun arren… zain gaude.

Zakilixut: Egunkaria libre!

Zakilixut: Egunkaria libre!

Tolosako ekitaldia

Tolosan Egunkariaren alde. argazkia: Bedaio

Tolosan Egunkariaren alde. argazkia: Bedaio

posted by #libre in berriak, libre and have No Comments
Better Tag Cloud