Amesgaiztoa | Egunkaria auziko epaiketaren kronika

Amesgaiztoa

Ondo bukatu zen Egunkaria-ren itxiera buruzko epaiketa, bost auzipetuen absoluzioarekin. Joan den apirilaren 12an eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen, honen beraren aginduz itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko kazeta, 2003ko otsailaren 20an. Zazpi urte luze eta gogor izan dira, eta auzia bildu nahi izan du Pello Urzelai BERRIAko kazetariak Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika liburuan.

Iazko abenduaren 15ean hasi zen epaiketa, eta otsailean bukatu. Saioen kronika dator Urzelairen liburuan; azken batean, auzia bera bilduz, ordea. Grabazioak lortuta osatu du, ahal den zehaztasunik handiena izateko.

Epaiketako arlo teknikoez gain, auzitegiko salako eta pasilloetako inguruabarrak ere kontatu ditu.

posted by #libre in berriak and have No Comments

Euskalduna jauregitik, eskertza ekitaldia

Euskaldunon Egunkariak bere eskertza eskaini izan gura die, urte hauetan guztietan Egunkariaren alde, auzipetuen alde… lan egin izan duten guztiei.

gorka urkizu eta alex arregi
Bilboko aretoa bete beterik, eta eskenatoki gainean musikari, bertsolari eta kulturgileak. Auzipetuak, sustengu taldeetako kideak, Egunkariako langileak….

Euskalduna jauregia, jendez mukuru

posted by #libre in berriak, libre and have No Comments

Deusetaz!

Egunkariak, bere eskertza jaialdia egin bezperan.. Deusetaz! pintada hormairudia argitaratu du Adur komikigileak gaurko Berria egunkarian.

Eskertza jaialdia, apirilak 25, igande goiza Bilboko Euskalduna Jauregian.

posted by #libre in berriak, libre and have No Comments

Egunkariari buruzko programa Albisteak 2.0 emankizunean

Astero Patxi Gaztelumendi eta Galder Gonzalezek Hamaika telebistan egiten duten saio berezian, Egunkaria kasua aipatu zuten. Duela 20 urte sortutako kazetari buruz, Igor Elortzak egindako bertsoekin hasi zen saioa.
Aurkezleek egunkari zaharrak eskutan, Egunkaria auziari buruz mintzatu ziren. Gero, Zuzeu.com edota euskalmapa.com bezalako proiektuei buruz berba egiteko.


albisteak 2.0

posted by #libre in berriak, libre and have No Comments

Eskertza jaialdia Bilboko Euskalduna jauregian

ezezagun

Euskaldunon EGUNKARIAren alde, lanean, isilean, laguntzen, mugitzen, salatzen…
apirilak 25, goizeko 11:30etan
Bilboko Euskalduna jauregian.

Egunkariari,
laguntza eta animoa,
sarri, anonimoa
ezezagun
baina lagun,
eskerrik asko

posted by #libre in berriak, libre and have No Comments

Egunkaria, bideo erreportaia

Zuzeu.com eta Berria.info
Egunkaria libre! zelan bestela?!

posted by #libre in berriak, libre and have No Comments

Egunkariako auzipetuak zuzenean Martin Ugalde kultur parketik

Auzipetuek agerraldi publikoa eskaintzen.
Egunkarialibre.info gunetik ere Berriak eskainitako irudiak zuzenean.

Watch live streaming video from berria at livestream.com

Egunkaria libre!

posted by #libre in berriak, libre, zuzenean and have No Comments

Egunkaria libre, zelan bestela?!

Egunkaria auzia amaitu da. Libre Egunkaria, libre auzipetuak.
Egindako kaltea ordaindu ezina den arren, zazpi urteren ostean, badirudi amesgaiztoa bukatu dela.

Txalo bero bat, zorionak auzipetuei, eta zorionik beroena defentsa burutu duten profesional taldeari.

Elkartasunak irabazi du auzi hau ere.

Txalo zaparrada, euskal kultura, munduko jende solidario…. mundu guztiari.

posted by #libre in berriak, libre and have Comment (1)

Huheziko langileak Egunkariaren alde

Mondragon Unibertsitatea. Eskoriatza. huhezi Egunkaria libre!

posted by #libre in berriak, libre and have No Comments

Besamotzaren besoa | dj Ura erremixa

Egunkariaren aldeko ekitaldiko ahotsak, Cypres Hill musikariaren doinuekin nahastu ditu dj Urak.
Uxue Alberdik Joseba Sarrionandiaren Besamotzaren besoa testua irakurri zuen…
eta paisaia sonoro interesgarria egin du Txingudi badiako musikari eta sortzaileak.
BESAMOTZAREN BESOA REMIX by dj-ura
Besamotzaren besoa erremixa | dj ura

Egunkariaren itxieraren zazpigarren urteurrena > bideoak

posted by #libre in berriak, libre and have Comment (1)
Better Tag Cloud