- Eguerdion eta zorte on! http://www.egunkarialibre.info/?p=180 Maddalen Iriarten informazioaren egungo egoeraz Euskal Herrian #libre #zuka #
Archive for Otsaila, 2010
Aste honetan esandakoa 2010-02-28
Besamotzaren besoa | dj Ura erremixa

Egunkariaren aldeko ekitaldiko ahotsak, Cypres Hill musikariaren doinuekin nahastu ditu dj Urak.
Uxue Alberdik Joseba Sarrionandiaren Besamotzaren besoa testua irakurri zuen…
eta paisaia sonoro interesgarria egin du Txingudi badiako musikari eta sortzaileak.
BESAMOTZAREN BESOA REMIX by dj-ura
Besamotzaren besoa erremixa | dj ura
Egunkariaren itxieraren zazpigarren urteurrena > bideoak
Gaur esan dudana 2010-02-22
- Eguerdion eta zorte on! http://www.egunkarialibre.info/?p=180 Maddalen Iriarten informazioaren egungo egoeraz Euskal Herrian #libre #zuka #
Maddalen Iriarte: Euskal Herrian ez dago adierazpen askatasunik

Maddalen Iriarte, kazetaria
Mila aldiz entzun dugu baina errepikatu egingo dut: adierazpen askatasuna oinarrizko eskubidea da.
Eta oinarrizko eskubide hori berretsi egiten dute euren legedietan herrialde demokratikoek. Hala da hori guztia, baina ez nuke hitz handi eta aldarrikapen borobiletan galdu nahi, askotan, gehiegitan entzun baititut hitz politak eta diskurtso ederrak adierazpen askatasunaren balioak goretsiz eta ondoren, diskurtsoaren egilea bera, informazioari mugak jartzeko ahaleginetan amorrazioz beteta: publikatu behar ez omen zen zerbait argitara eman delako, kazetariek sakoneko interesak ez dituztela ulertzen esanaz.
Adierazpen askatasuna oinarrizkoa da gizarte demokratiko batentzat. Ez da edozer gauza publikatzeko askatasuna ordea, informazioa lortu eta zabaltzeko eskubidea da. Baina informazioa lortzea oso nekeza da gure gizartean, udaletxe batean, diputazio batean, gobernuetan, nora bidaltzen dute kazetaria espediente bat eskatzera joaten bada?
Ba normalean horixe, zuzenean haizea hartzera.
Ez dago inolako mekanismorik benetako gardentasuna gauzatuko duenik, eta badirudi, gainera, inori ez zaiola gehiegi axola.
Normalean adierazpen askatasunaren gabezia besteengan ikusten dugu. Oraindik ez diot inongo alderdi politikori entzun, esate baterako, informazioa lortzeko eskubidea arautuko duen lege bat beharrezkoa dela. Eta ez da izango ereduak falta direlako, hortxe daude Erresuma Batuko edo Estatu Batuetako legeak, agian perfektuak izango ez direnak baina ez dauzkagunak baino perfektuagoak.
- Euskal Herrian ez dago adierazpen askatasunik. Salbuespenak salbuespen, orokortuta dagoenak, nagusi denak, baieztatu baino ez du egiten salbuespen hori.
Botereak edo agian esan beharko nuke botereek, zio politiko, ekonomiko edo auskalokoengatik, kazetarioi gure lanean mugak, oztopoak, egia interesatuak eta bertsio ofizialak jartzen dizkigute, besteak beste. - Ez da erraza aske izatea Euskal Herrian, eta gainera normalean ez da barkatzen. Aske izatea oso garesti ateratzen da. Baina gainera, Euskal Herrian gezurra jasaten da. Gezurra Euskal Herriaz, hizkuntzaz, herriaz… gezurra nahiez eta ametsez. Gezurra isilarazteko, ezkutatzeko eta suntsitzeko.
- Gezur asko esaten da eta askok esaten dute gezurra. Gezurra dirudi baina gezurra esaten da adierazpen askatasunaren izenean. Eta gezurra ari du. Gezurra ari du egunero. Gezurra ari du duela zazpi urte Egunkaria itxi zutenetik. Eta atzerago Egin itxi zutenetik. Baina Euskalerria Irratia itotzeko zorian dago, demokrazia ahotan hartuta, hitza kabitzen ez zaiola ari den gobernu batek ez du betarik ere hartzen, behin eta berriz desagerrarazteko ahaleginean.
- Zaila da informazioa zabaltzea Euskal Herrian: Gezurra ari du gaur eta tamalez, gezurra ariko du bihar. Duela zazpi urte asaldatuta irten ginen kalera Euskaldunon Egunkaria itxi zutelako. Gaur hemen gaude berreskuratuko ez dugun kazetarik gabe, isekaz eta indarrez kendutako kazetarik gabe. Martxelok, Juan Marik, Xabierrek, Txemak, Iñakik eta hemen dauden beste batzuk ez dute berreskuratuko gainera galdutako denbora, pasatako beldurra eta sufritutako mina. Hori bai, ez dute galduko eta ez diegu kenduko, jazarrita ere, orduan eta orain erakutsitako herri honen aldeko maitasuna. Absoluzioa eskatu dute sufritu duten guztiaren aurrean. Besterik ezean, lotsaren lotsez, itxita beharko lukeen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horixe, absoluzioa eskatu dute. Hura lortuta ere, hau guztia eta gero, gezurra ari du.
Nolanahi ere ez gaitzala etsipenak guztiz irentsi. Edward Murrowek, adierazpen askatasunaren ikurtzat jo izan zen hark, esan zuen eta haren hitzak hartu eta erabilita esango dut: Eguerdion eta zorte on!
Maddalen Iriartek, Martin Ugalde kultur parkeko ekitaldian irakurritako testua
otsailak 20: 7 urte Egunkaria itxi zutela

2003ko otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon EGUNKARIA.
Dena esan dagoen arren, azken hitza beti besteek dute.
Orain ere, Egunkariaren alde argi eta garbi adierazi garen arren, Madrilen dute ematekoa azken berba.
Egunkaria Libre! ozen eta maiz esan dugun arren… zain gaude.

Zakilixut: Egunkaria libre!
- Enpaztu ezinezko bidea * berria.info
- Hamaika hitz, doinu eta zapore * berria.info
- Zuzeu.com: Egunkariaren alde
- irratia.com: Egunkaria libre
- gaztelumendi.org: gaur otsailak 20
- …
Tolosako ekitaldia

Tolosan Egunkariaren alde. argazkia: Bedaio
Aste honetan esandakoa 2010-02-07
- Akusatuak sartu dira auzitegira. Zain gaurko saioa hasteko. Akusazioek ekin behar diote ondorioen azalpenari. #egunkaria RT @pellourzelai #
- #Berria: Itzuli dira, iragarri bezala: Etxean dira berriro Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martx… http://bit.ly/bVrTm3 #
- http://htxt.it/1Xf9 Gaualdi musikala Miarritzen Egunkariaren alde, otsailaren 6an: gose, anje duhalde, bizardunak, deabruak RT @bidertzean #
- Blanca Urgellen adierazpen ofiziala "Egunkaria Auzia"-ri buruz http://bit.ly/bTKi2c #egunkaria #libre RT @boligorria #
- Iñaki Uria, #Egunkaria kasuari buruz berbetan Euskadi Irratian http://www.eitb.com #libre #
Gaur esan dudana 2010-02-05
- Iñaki Uria, #Egunkaria kasuari buruz berbetan Euskadi Irratian http://www.eitb.com #libre #
Gaur esan dudana 2010-02-03
- #Berria: Itzuli dira, iragarri bezala: Etxean dira berriro Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martx… http://bit.ly/bVrTm3 #
- http://htxt.it/1Xf9 Gaualdi musikala Miarritzen Egunkariaren alde, otsailaren 6an: gose, anje duhalde, bizardunak, deabruak RT @bidertzean #
- Blanca Urgellen adierazpen ofiziala "Egunkaria Auzia"-ri buruz http://bit.ly/bTKi2c #egunkaria #libre RT @boligorria #
Egunkariaren aldeko jaialdia Miarritzeko gaztetxean
Egunkaria libre!
Hitzaldi eta jaialdi polita antolatu dute datorren otsailaren 6rako (larunbatarekin) Miarritzeko gaztetxean.

Argazkiak.org | Egunkaria libre! Miarritzeko gaztetxean © cc-by-sa: egunkaria libre!
Imanol Murua eta Lorea Agirrek hitzaldia eskainiko dute Egunkariaren inguruan eta gero musika jaialdi ederra izango da gauean.
- Anje Duhalde
- Bizardunak
- Gose
- Deabruak Teilatuetan
- dj Xano eta beste sorpresa zonbait
- eta zelan ez, bertsolariak ere egongo dira ekitaldian.
Irratia zuzenean
Egunkaria libre!
Atxikimenduak
Lagunak
Oraindik ez zara gure lagun?
LoginSaio hasi facebook erabiliz:Gezurra ari du
Esaten dudana...
- Martxelo Otamendiri Madrilen debekatu egin diote Boisera joatea. #libre #basque #idaho http://ttiki.com/15601 2010-07-28
- Kurdistango egunkariak ere, ez daude #libre http://ttiki.com/13278 2010-05-13
- RT @gasteizen: ...Detienen a un director,le torturan,cierran el diario,le acusan de etarra y @patxilopez dice q la justicia funciona 2010-04-14
- More updates...
Lainoa
- albisteak 2.0
- amesgaiztoa
- andoain
- audientzia
- auzipetuak
- berria
- bideoa
- bilbo
- blogak
- blogosfera
- deusetaz
- djUra
- egunkaria
- egunkarialibre
- ekitaldia
- epaiketa
- erreportaia
- eskerrona
- eskertza
- eskoriatza
- euskalduna
- euskal herria
- euskara
- free
- gaztetxea
- hamaika
- Herria
- huhezi
- international
- irratia
- istorioa
- jaialdia
- laguntza
- latuff
- lekukoak
- libre
- madril
- mahaingurua
- manifestaldia
- marrazkiak
- martin ugalde
- martxelo
- miarritze
- mondragon
- musika
- otamendi
- ozen
- sententzia
- telebista
- tv
- urteurrena
- urzelai
- uxue alberdi
-
Argazkiak



More Photos Egunkaria
Egunkaria libre by #libre is licensed under a Creative CommonsAitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 License.

Entzun zuzenean


