Euskalduna jauregiko eskertza ekitaldia.
Musika, kulturgileak, sustengu taldeak, Egunkariako kideak… Euskal Herriari eskerrik beroenak emateko prest.
Archive for the 'libre' Category
Euskaldunatik eskerrik asko
Euskalduna jauregitik, eskertza ekitaldia
Euskaldunon Egunkariak bere eskertza eskaini izan gura die, urte hauetan guztietan Egunkariaren alde, auzipetuen alde… lan egin izan duten guztiei.

Bilboko aretoa bete beterik, eta eskenatoki gainean musikari, bertsolari eta kulturgileak. Auzipetuak, sustengu taldeetako kideak, Egunkariako langileak….

Deusetaz!
Egunkariak, bere eskertza jaialdia egin bezperan.. Deusetaz! pintada hormairudia argitaratu du Adur komikigileak gaurko Berria egunkarian.

Eskertza jaialdia, apirilak 25, igande goiza Bilboko Euskalduna Jauregian.
Egunkariari buruzko programa Albisteak 2.0 emankizunean
Astero Patxi Gaztelumendi eta Galder Gonzalezek Hamaika telebistan egiten duten saio berezian, Egunkaria kasua aipatu zuten. Duela 20 urte sortutako kazetari buruz, Igor Elortzak egindako bertsoekin hasi zen saioa.
Aurkezleek egunkari zaharrak eskutan, Egunkaria auziari buruz mintzatu ziren. Gero, Zuzeu.com edota euskalmapa.com bezalako proiektuei buruz berba egiteko.
Eskertza jaialdia Bilboko Euskalduna jauregian

Euskaldunon EGUNKARIAren alde, lanean, isilean, laguntzen, mugitzen, salatzen…
apirilak 25, goizeko 11:30etan
Bilboko Euskalduna jauregian.
Egunkariari,
laguntza eta animoa,
sarri, anonimoa
ezezagun
baina lagun,
eskerrik asko
Egunkariako auzipetuak zuzenean Martin Ugalde kultur parketik
Auzipetuek agerraldi publikoa eskaintzen.
Egunkarialibre.info gunetik ere Berriak eskainitako irudiak zuzenean.
Egunkaria libre!
Egunkaria libre, zelan bestela?!
Egunkaria auzia amaitu da. Libre Egunkaria, libre auzipetuak.
Egindako kaltea ordaindu ezina den arren, zazpi urteren ostean, badirudi amesgaiztoa bukatu dela.

Txalo bero bat, zorionak auzipetuei, eta zorionik beroena defentsa burutu duten profesional taldeari.
Elkartasunak irabazi du auzi hau ere.
Txalo zaparrada, euskal kultura, munduko jende solidario…. mundu guztiari.
Egunkaria libre!

Apirilaren 12an emango dute ‘Egunkaria auziko’ epaia
Otsailaren 1ean bukatu zen Espainiako Auzitegi Nazionalean kazetaren itxierari buruzko epaiketa. Fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu dute; Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek 12 eta 14na urte arteko kartzela zigor eskaera.
Berria.info 2010-03-26 – 09:41:25
Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek jakinarazi dute apirilaren 12an (astelehena) emango duela auzitegiak Egunkaria auziko epaia, Efe berri agentziak gaur 13:55ean argitaratu duenez. Iazko abenduaren 15ean hasi eta joan den otsailaren 1ean bukatu zen han Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa; Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatzen dute epaimahaia.
Miguel Angel Carballo fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu zuten epaiketan, haien aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuentzako.
2003ko otsailaren 20an itxi zuen Egunkaria Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, kazetak eta ETAk lotura zutelakoan.
Itxierari buruzko kasuaz gain, auzi ekonomikoa ere badago, eta zortzi lagun epaituko dituzte -ez dago epaiketa hasiera eguna jarrita-. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzi diete.
Irratia zuzenean
Egunkaria libre!
Atxikimenduak
Lagunak
Oraindik ez zara gure lagun?
LoginSaio hasi facebook erabiliz:Gezurra ari du
Esaten dudana...
- Martxelo Otamendiri Madrilen debekatu egin diote Boisera joatea. #libre #basque #idaho http://ttiki.com/15601 2010-07-28
- Kurdistango egunkariak ere, ez daude #libre http://ttiki.com/13278 2010-05-13
- RT @gasteizen: ...Detienen a un director,le torturan,cierran el diario,le acusan de etarra y @patxilopez dice q la justicia funciona 2010-04-14
- More updates...
Lainoa
- albisteak 2.0
- amesgaiztoa
- andoain
- audientzia
- auzipetuak
- berria
- bideoa
- bilbo
- blogak
- blogosfera
- deusetaz
- djUra
- egunkaria
- egunkarialibre
- ekitaldia
- epaiketa
- erreportaia
- eskerrona
- eskertza
- eskoriatza
- euskalduna
- euskal herria
- euskara
- free
- gaztetxea
- hamaika
- Herria
- huhezi
- international
- irratia
- istorioa
- jaialdia
- laguntza
- latuff
- lekukoak
- libre
- madril
- mahaingurua
- manifestaldia
- marrazkiak
- martin ugalde
- martxelo
- miarritze
- mondragon
- musika
- otamendi
- ozen
- sententzia
- telebista
- tv
- urteurrena
- urzelai
- uxue alberdi
-
Argazkiak



More Photos Egunkaria
2010(e)ko Iraila A A A O O L I « abu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30
Egunkaria libre by #libre is licensed under a Creative CommonsAitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 License.

Entzun zuzenean


