
Ondo bukatu zen Egunkaria-ren itxiera buruzko epaiketa, bost auzipetuen absoluzioarekin. Joan den apirilaren 12an eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen, honen beraren aginduz itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko kazeta, 2003ko otsailaren 20an. Zazpi urte luze eta gogor izan dira, eta auzia bildu nahi izan du Pello Urzelai BERRIAko kazetariak Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika liburuan.
Iazko abenduaren 15ean hasi zen epaiketa, eta otsailean bukatu. Saioen kronika dator Urzelairen liburuan; azken batean, auzia bera bilduz, ordea. Grabazioak lortuta osatu du, ahal den zehaztasunik handiena izateko.
Epaiketako arlo teknikoez gain, auzitegiko salako eta pasilloetako inguruabarrak ere kontatu ditu.






Entzun zuzenean






